
Kaixo Bihotz Lovers,Ā
Udako hasierarekin batera, egun berezi bat ospatzen dugu; San Joan gaua. Horregatik, gaurko blogean egun honen jatorrian eta munduan zehaz egiten diren ospakizun desberdinen inguruan hitz egin nahi dizuegu.Ā
OSPAKIZUNAREN JATORRIA
Solstizioaren ospakizuna antzinakoa da munduan. Gizakiak aspalditik ari zenĀ eguzkia miresten, haren norabidea behatzen eta aztertzen. Historiaurreko garaian, munduko leku askotan jendea ohartu zen urteko egunik luzeena udako solstizioa izaten zela, eta hortik aurreraĀ eguzkiaren intentsitatea jaisten joatenĀ zela. Gizakiak eguzkiaz, naturaz eta bizi-zikloez jabetzen ohartzen hasi ziren. āEguzki-sartze miresgarriā horren momentua edonoren kezka zen, izan ere, eguzkia, naturan bizitza ematen zuen indarra baitzen. Horregatik, ospakizun zeremonial hauek mundu osoan ospatzen hasi ziren, herrialde bakoitzak ospakizunari xede ezberdina emanez.Ā
Antzinako greziarrek garai honi "Gizakiaren Atea" deitu zioten. Eguzkia urteko sasoirik distiratsuenera iristen denekoa, eta hortik aurrera distiraren gain bera hasiko zena. Gizakiaren kanpo aldeko garai argitsuenak gizakiaren barne aldeko garai argitsuari bide emango zion, eta udako solstizioa izango zen bi mundu hauen arteko irudimenezko ataria.Ā
Tradizio hinduak ere, arbasoengana iristeko ate legitimo gisa ikusten du egun hau. Ā
Greziarrek, berriz, Apolo ospatzen zuten egun horretan, purifikazio sua piztuz.Ā
Bestalde, Herri zeltetan, oso ospakizun garrantzitsua zen. Suak piztu eta egiteko ohitura eguzkiari indarra emateko intentzioarena zen. Hau da, egun horretatik aurrera eguzkiak indarra eta argitasuna galtzen joango zenez, eta piztutako su-garrek lagundu nahi zuten eguna-gauaren arteko lehian.Ā
NOLA OSPATZEN DAĀ MUNDUAN ZEHAR?
Ā
Europako herrialde ugaritan ospatzen da suarekin udako solstizioaren gaua; hala nola: Espainia, Portugal, Finlandia, Estonia, Danimarka, Gales, Eskozia, Irlanda, Ingalaterra e.a. Hedadura hau ikusita, erritual honen jatorria Europako antzinako indoeuropar kulturetan kokatu daiteke.Ā
Maroko eta Aljeriako iparraldeko berbereek Ansara Eguna ospatzen dute ekainaren 24an. Herriko plazan sua egiten dituzte āgarbikuntzaāĀ helburuarekin. Beraien ustetan, suaren keak uztak babestu eta izpiritu gaiztoak uxatuko zituela uste zuten. Hori dela eta, erabiltzen dituzten ohiko lanabes, gailu eta tresnak erretzen dituzte. Eta amaieran, errautsen gainetik zazpi aldiz salto egiten dute. Ohitura hauek kultura islamiarra baino lehenagokoak omen dira.Ā
Ā
NOLA OSPATZEN DUGU EUSKAL HERRIAN?
Ziurrenik zeltek Euskal Herrira ekarri zuten erritual hau orain dela 3.000 urte inguru. Harrezkero gure ohituren barne geratu da, baina kristautasunak bereganatu eta egokitu egin zuen eta gaur egun San Joan Bautista saindu katolikoaren egunarekin batuta ospatzen da.Ā
Jaiaren ekitaldirik ezagunena San Joan gaueko sua da, bezperan piztu ohi dena, baina beste erritu eta ohitura batzuk ere biltzen dituena. Euskal Herrian, aspalditik, San Joan egunean iturri, putzu eta erreka batzuetako urez garbitzea, horietako ura edatea nahiz San Joan eguneko goizeko ihintzaz bustitzea osasungarria zela sinetsi izan da. Ohikoa da, halaber, etxeko atarian lizarraren, erramuaren edota elorri zuriaren adarrak jartzea, tximistetatik babesteko.Ā
Baita ere, oso zabaldua zegoen goiz hartan bildutako lore sortakĀ (belar onak) eta elorri zuriaren adarrak bedeinkatu eta etxeko atean jartzea zentzu babesle batekin.Ā
Esan bezala, ohiturarik ezagunena baserri atarietan eta herriko plazetan sua egitearena da. Jai giroan ospatzen den gau magiko horretan,Ā zuhaitz adar eta traste zaharrakĀ erretzen dira garbikuntza-berrikuntzan sinetsita. Tradizionalki uste da su horrekĀ fenomeno naturalen aurkako dohain babeslea duelaĀ eta su-garretatik ateratzen den keak zenbait gaixotasun senda ditzakeela.Ā
Gau horretan, leku askotan ospatzen ziren akelarrek bereziak izaten omen izaten ziren. Horregatik āSorgin gauaā ere deitzen zaio. Gaur egun, oso ezagunak izaten jarraitzen dira Zugarramurdin ospakizunak.Ā
Ā Eta zuek nola ospatzen duzue San Joan gaua? Kontaiguzu iruzkinetanĀ