Kaixo Bihotz Lovers,
Noizbait pentsatu ahal duzue euskal izen eta abizenen jatorria nondik datorren?
Talde sozialak hazten joan ahala sortu ziren. XII. eta XX. mendeen artean hasi ziren erabiltzen.
Euskal abizenak euskarazko etimologia dute askok, baina badira baita jatorri erromantzekoak ere, hala nola Araba eta Nafarroa Garaian ohikoak diren abizen konposatu asko.
Abizenen jatorria eta esanahia izen, leku, lanbide edo ezaugarri fisiko batetik etor daiteke. Euskal abizenen kasuan, ezaugarri nagusia toponimia da. Euskal abizenak, bereziki eta zalantzarik gabe, toponimikoak eta ingurunearekiko deskriptiboak dira. Askotan, euskarazko hitzen lotura. Hitz horiek izen/sustantibo (zubi, haran, mendi, bide…), adjektibo (barri/berri, zar -zahar-, zabal…) edo atzizki (-aga, -eta, -tegi) izan daitezke.
Patronimikoak eta konposatuak.
1) Esandako agirian jatorria -herria edo etxea- aipatzen duten abizenak. Euskal abizenen gehiengoa osatzen dutenak. Eneco Lupiç de Laçkanu (Eneko Lopez Lazkaokoa, hau da, Eneko Loperen semea eta Lazkao herrikoa).
2) Patronimikoak, bakarrik edo beste abizen batez lagunduak.
|
Izena |
Patronimikoa |
|
|
|
Gaztelaniaz |
Latinez |
Euskaraz |
Euskaraz |
Latinez |
Gaztelaniaz |
Íñigo |
Ennecus |
Eneko |
Enekoitz |
Enneconis |
Íñiguez |
García |
Garsea |
Gartze(a) |
Garzeitz |
Garseanis |
Garcés |
Lope |
Lupus |
Otso(a)/Lope |
Otsoitz/Lopitz |
Lupi |
López |
Sancho |
Sancius |
Antso |
Sanoitz |
Sancionis |
Sánchez |
3) Ezizen edo gaitzizen moduko artikuludun adjetiboak: Lope Andia "Handia", Domenca Begui urdina "Begi urdinetakoa", Martin Belça "Beltza".
4) Mota ezberdinetako artikuludun izen edo sustantiboak, ezizen edo eramailearen izatea deskribatzen dutenak: Domingo Echayuna (Etxajauna "Etxearen Jauna), Domingo Erlea "Erlea".
Toponimikoak edo inguruaren deskripzioa.
Bizitokia edo ingurua deskribatzen duena; Etxeberria, Arteaga, Madariaga…
Beste askotan auzo, herri edo eskualdea hartzen dute: Bilbao, Tolosa, Madrid
Etxe izenak, oikonimoak
Oikonimoa da, onomastikan, etxearen izena, eta euskal abizen moderno asko funtsean hori direla esan dezakegu. Bi multzotan banatuta:
- Jaiotetxea deskribatzen dutenak. Sarritan jaiotetxearen kokapen lekua edo eraikinaren erabilera deskribatzen dute.
- Jaiotetxearen lehendabiziko jabea. Sarritan gizon baten izena izan ohi da (noizbait emakumearena).
Bi mota hauetako abizenek izen, adjektibo, eta atzizki edo amaierako elementuak erabiltzen dituzte: adibidez, -a , -ko, -ren edo -enea.
Jarraiteko euskal abizenen adibide hauek jaiotetxearen lekuen deskribapena egiten dute.
ABIZENA |
OSAKETA |
ESANAHIA |
Elizondo |
eliza "eliza" + ondo "ondo" |
Elizaren ondoko lekua |
Arrigorriagakoa |
arri "harri" + gorri "gorri" + aga "leku atzizkia" |
Harri gorrien lekua |
Aroztegi |
arotz "harotz" + -tegi "etxe, lantegi" |
Haroztegi, harotzaren lantegi edo etxea |
Ibaiguren |
ibai "ibai" + guren "bazter" |
Ibai guren, ibaiaren bazterreko lekua |
Bihotz Bihotzez 💕